cerrar buscador

09:54

Bilbo

BILBO

Sei autok kalteak izan dituzte, bost edukiontzi erre dituztela eta

Agentziak | Erredakzioa

Arrue Margolariak kalean (Ibarrekolanda) jazo da sutea. Ibilgailu bat erabat kiskali da, eta beste bostek kalteak dituzte.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Sei ibilgailuk kalteak izan dituzte bart Bilbon, Arrue Margolariak kalean (Ibarrekolanda auzoa) piztutako sute bat dela eta. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bost edukiontziri su eman diete, eta garrek inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuak kaltetu dituzte. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Sutea 02:30ean piztu dute. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bost edukiontzik su hartu dute, eta garrek inguruan zeuden bost ibilgailu kaltetu dituzte.

Edukiontziak eta ibilgailuetako bat erabat kiskalita geratu dira, eta beste bostek kalteak dituzte. Ezbeharrean ez da inor zauritu.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du zer gertatu den argitzeko.

Iruzkinak