Bilboko Aste Nagusia
Abuztuaren 20tik 28ra
Bilbok eraso sexisten kontrako kanpainaren irudia aurkeztu du
EITB.EUS | ERREDAKZIOA
Udalak Aste Nagusian jarriko du abian kanpaina. 'EZ beti da EZ' da kanpainaren mezua eta askatasunean eta berdintasunean oinarritutako jaiak izateko errespetuaren aldeko aldarria egiten da.
-
Bilboko Udalak Aste Nagusian eraso sexisten kontra egingo duen kanpainako irudia aurkeztu du.
Bilboko Udalak 2016ko Aste Nagusiaren baitan abian jarriko duen kanpainaren irudia ezagutzera eman die herritarrei, Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.
Kartelaren elementu nagusia Marijaia da. Bilboko jaietako ikono garrantzitsuena dena kopetilun agertzen da, eskua zabal-zabalik luzatzen du erasoen aurrean gaitzespena adierazteko eta erasoei ez esaten die.
Irudiaren alboan mezu argi eta irmoa ageri da: "EZ beti da EZ". Halaber, askatasunean eta berdintasunean oinarritutako jaiak izateko errespetuaren aldeko aldarria egiten da.
Bilboko Udalaren Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Jaietako Sailak Aste Nagusian burutuko dituen ekintzak aurkeztuko ditu abuztuaren 18an prentsaurreko batean, baita eraso sexistaren bat jasaten duten emakumeen esku jarriko dituen baliabideak ere.
aliabideak ere.aliabideak ere.