Bilboko Aste Nagusia
Indarkeria matxista
eitb.eus
23:30etik 00:30era itxiko dituzte txosnak Bilboko konpartsek.
Argazkia: EFE
Bilboko konpartsek ordubete itxiko dituzte txosnak gaur gauean, Aste Nagusian egindako sexu erasoak salatzeko.
Hain zuzen ere, 23:30etik 00:30era egingo dute protesta.
Agiri batean, Bilboko konpartsek iragarri dute martxan jarri dutela eraso matxisten aurkako protokoloa, eta, horrenbestez, elkarretaratzea deitu dutela 18:00etarako, Arriaga plazan.
Halaber, "pauso bat gehiago" eman nahi izan dutela gaineratu dute, eta horregatik txosnen itxiera.
Horren ildotik, konpartsenak ez diren txosnei eta tabernei ere ixtea eskatu diete.
"Udalarekin lanean ari gara, jai ekitaldi guztiak gelditzeko ordu horretan", nabarmendu dute.
Larunbatean jaiak hasi zirenetik, lau sexu eraso egin dituzte Bilbon.
Eraso sexistak salatzeko ordu beteko paroa gaur 23:30etik 00:30era. Guk dena geldituko dugu, eta zuk? #ANgelditu pic.twitter.com/yqYSPOIwnC
— Bilboko Konpartsak (@konpartsak) 26 de agosto de 2016
>
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa