cerrar buscador

18:46

Bilboko Aste Nagusia

Ametzola plazan

Irainak eta tirabirak zezenketen aurkako elkarretaratze batean, Bilbon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan dute egoera lasaitzeko, zezenketen aldeko hainbat lagunek manifestariei aurre egin baitiete.

2:50
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

100 bat lagun bildu dira larunbat arratsalde honetan Bilboko Ametzola plazan, zezen-plazaren ondoan, zezenketen aurkako elkarretaratze batean, hain zuzen ere. Tirabirak izan dira bertan zezenketen aurkakoen eta zezenketara zihoazen lagunen artean.

Zezen-plazara sartzekoak ziren herritarrak txistuen artean hartu dituzte manifestariek, "hemen torturatzen da" oihukatuz. Zezenketen aldeko hainbat zalek aurre egin diete. Hori dela eta, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak esku hartu behar izan dute egoera lasaitzeko.

CAAB Zezenketen aurkako Bizkaiko Plataformak deitutako elkarretaratzea izan da. Ondoren, Moyua plazaraino manifestazioa abiatu dute, Bilboko Aste Nagusian "hildako 54 zezenak omentzeko asmoz".

ZEZENKETEN AURKAKO ELKARRETARATZEA BILBON EFE

Irainak eta oihuak zezenketen aldeko eta kontrako lagunen artean. Argazkia: EFE

Iruzkinak