cerrar buscador

18:43

Donostia

Obrak

Maria Kristina zubia itxiko dute, autobus geltokiko obrak direla eta

Agentziak | Erredakzioa

Urriaren 21ean itxiko dute ingurua urbanizatzeko, eta azaroaren 21era arte erabili ezinik egongo da. Autobus geltokia abenduaren 17an irekiko dute.

  • Maria Kristina zubia (Donostia). Argazkia: Jose Maria Vega

    Maria Kristina zubia (Donostia). Argazkia: Jose Maria Vega

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Maria Kristina zubia hilabetez itxiko dute, autobus geltokiko ingurua urbanizatzeko. Bihartik -asteazkena- aurrera ibilgailuek ezin izango dute zubia zeharkatu. Atotxako autobus geltokia abenduaren 17an irekitzea espero du Udalak, baina ingurua urbanizatzeko lanak burutzea falta da oraindik.

Hilabete honetan, zubia eta Iparraldeko geltokia lotzen dituen bidea egokituko da, eta, ondorioz, Frantziako pasealekuko lorategietako gune batean jarri zen oinezkoen pasabidea eraitsiko dute.

Halaber, bidegorria, oinezkoentzako guneak, lorategiak eta zuhaitzak jarriko dituzte inguruan. Gainera, umeentzako parke bat eraikiko dute.

Iruzkinak