16:20

Gasteiz

Gamarrako igerilekuak

Gamarrak sorosle kopuru bikoitza zuen

agentziak | erredakzioa

Egun beroetan sorosle zerbitzua indartu egiten dela jakinarazi du Gasteizko Udalak.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ohi baino sorosle gehiago zeuden atzo Gamarrako igerilekuetan, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, atzo uretan korderik gabe eta ahuspez agertutako lau urteko umearen gertakariaren harira. Bero handiko egunetan egiten ohi duten bezala zerbitzua indartuta zegoen eta bi sorosle gehiago jarri zituzten.

Orokorrean hiru dira Gamarrako igerilekuetan dauden sorosleak, eta gainera beste bat laguntzen dihardu, baina atzo bezalako egun beroetan sorosle zerbitzua indartu egiten dela esan du Udalak.

Hori horrela, atzo sorosle kopuru "bikoitza" zegoen Gamarrako igerilekuetan.

Ezbeharra 14:40 aldera gertatu zen, lau urteko ume bat korderik gabe eta ahuspez topatu zutenenean Gamarrako igerilekuetako eskailera batzuen ondoan, "familia igerilekuan". Udalak jakinarazi duenez, une horretan hiru ziren igerilekua zaintzen zeuden sorosleak: bi igerilekuko txirristetan eta beste bat igerilekuan bertan.

Sorosle batek berehala egin zuen salto uretara, mutikoa bertatik ateratzeko, eta bihotza eta birikak geldituta zituen.

Hasieran, sorosleak berak eta bertan zegoen osasun laguntzaile teknikoak suspertze-lanak egin zizkioten, eta, ondoren, Osakidetzak bidalitako zerbitzuek lan horiekin jarraitu zuten. Horiei esker, pultsua berreskuratu zuen.

Txagorritxu Ospitalera eraman zuten segituan, baina horren egoera larria ikusita, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten ondoren; umeak larri jarraitzen du bertan.

Udalaren arabera, umea 35 urteko osabarekin joan zen, egun-pasa, Gamarrako igerilekuetara, baina ezbeharraren unean osaba ez zegoen berarekin.

 

 

p>

p>

p>

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena