Gasteiz
Protesta
Agentziak | Erredakzioa
800 bizilagun inguru bildu dira protesta horretan eta, besteak beste, "kanpora, kanpora" edota "alde egin dezatela" oihukatu dute ijitoek okupatu duten etxearen aurrean.
'Pichien' aurkako protesta. Argazkia: EiTB
Astelehen honetan, urriak 17, ‘Pichiek’ okupatutako etxearen aurrean protesta egin dute Gasteizko Abetxuko auzoko ehunka bizilagunek. Familia gatazkatsu horretako hainbat kidek lapurreta eta eraso ugari egin dituzte azken asteotan. Arrazoi horregatik, Uribe Nogales Elkarteak kazeroladak eta protesta zaratatsuak antolatzea erabaki du.
Ildo horretatik, 'Pichiek' okupatu duten etxebizitzaren aurrean lehen protesta zaratatsua egin dute astelehen honetan, Ertzaintzak horretarako baimena eman ostean.
Gaurko protestan, sukaldeko tresna ezberdinak eta txilibituak erabili dituzte inguru horretako bizilagunek. Zarata handia atera dute, eta azkenaldian hainbeste istilu sortu duen talde horrekin nekatuta agertu dira auzo horretako bizilagunak.
Abetxuko auzoko bizilagunak egunero protesta egiten ari dira duela bi astetik, baina orain arte ez dute zaratarik atera.
Astelehen honetan Kristo Kalean egin duten protestan, 800 bizilagun inguru bildu dira. Besteak beste, "kanpora, kanpora" edota "alde egin dezatela" oihukatu dute ijitoek okupatu duten etxebizitzaren aurrean.
Era berean, Uribe Nogales Elkarteko kideek ‘Pichiak’ kanporatzeko laguntza eskatu diete agintariei eta igandera arte, urriak 23, egunero protesta egiten jarraituko dutela iragarri dute. Alde horretatik, familia horren kaleratzea ahalik eta gehien azkartzen ahaleginduko dira kaltetutako bizilagunak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa