Gasteiz
Memoria historikoa
Agentziak | Erredakzioa
Frankismoarekin, militarrekin eta apezpikuekin lotura duten kaleen izenen seinaleak kendu dituzte goizaldean.
Seinaleak EAJren egoitzare aurrean utzi dituzte. Argazkia: @ehbildugasteiz (Twitter)
Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, ezezagun talde batek hiriko kaleak izendatzeko hainbat plaka lekutik kendu, hautsi eta EAJk Gasteizen duen egoitzaren aurrean utzi ditu.
Frankismoarekin, militarrekin eta apezpikuekin lotura duten kaleen izenen seinaleak kendu dituzte. Zehazki, Jose Lejarreta alkate ohiarena, Ballester eta Bueno Monreal apezpikuena, Pedro Orbearena, Vicente Abreurena eta Luis Maria Uriarterena dira goizaldean kendutako metalezko plakak.
Joan den astelehenean, memoria historikoaren tratamenduari buruzko mozioa onartu zuen Udalbatzaren Osoko Bilkurak, kale horien izenen nondik norakoak azaldu eta testuinguruan kokatzeko.
PPk salbu (abstenitu zen), gainontzeko alderdi politiko guztien aldeko botoekin onartu zuten mozioa. Aurreko asteetan, baina, hiriko kaleen izenak ez dituela aldatuko azpimarratu zuen Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.
“Alkateak ez du frankisten kaleen izenak kentzeko beharrik. Norbaitek EAJ-ren egoitzan utzi ditu”, nabarmendu du EH Bilduk sare sozialetan.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, “ahalik eta azkarren bere lekutik kendu diren plakak berriz bere lekutan” jarriko dira. Ildo horretatik, hirian gertatutako “ekintza bandalikoak” gaitzetsi ditu, eta Udalbatzak kaleen izenak testuinguru egokian jartzea onartu zuela gogora ekarri du.
Leticia Comeron PPko bozeramaileak, berriz, “ekintza bandaliko” hori gaitzesteko adierazpen instituzionala lantzea eskatu die alderdi politiko guztiei.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa