Itxi

Iruñea

NAFARROA

80 gazte atera dituzte Iruñeko etxe batetik, festa batean zeudela

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Udaltzaingoaren arabera, leihotik behera botilak eta zaborra botatzen ari ziren.

80 gazte atera dituzte, bart, Iruñeko Iturrama auzoko etxebizitza batetik, festa bat ospatzen ari zirela. Udaltzaingoak atera ditu gazteak, antza, leihotik behera botilak eta zaborra botatzen ari zirelako.

Udaltzaingoaren arabera, ikasle-festa bat baino gehiago izan dira bart Nafarroako hiriburuan, eta horietako hainbatetan hartu behar izan dute parte, bizilagunek jarritako salaketen ondorioz; kasurik gehienetan, zaratek eragindako kexak izan dira.