cerrar buscador

09:58

Iruñea

Done Petri zubia

Hiru urteko neskato bat zazpi metrotik behera erori da Arga ibaira

agentziak | erredakzioa

Antza denez, inguru lehor batera jausi da, sastraka artera, eta litekeena da horrek erorikoa moteldu izana, ez baitu lesio handirik egin.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hiru urteko neskato bat zazpi metrotik behera erori zen atzo Iruñean, Udaltzaingoak zabaldu duenez, baina ez zuen zauri larririk egin.

Ezbeharra atzo (asteartea) arratsaldean jazo zen. Neskatoa Done Petri zubitik behera erori zen, Arga ibaira, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik, eta sastraka artera erori zen. Horrek moteldu egin zuen erorikoa, antza.

Udaltzaingoaren arabera, amak berak erreskatatu zuen neskatoa. Itxura batean, ez zuen lesio handirik, baina, badaezpada, Nafarroako Ospitalera eraman zuten aztertzera, anbulantziaz.

 

 

Iruzkinak