Itxi

Herriak eta Hiriak

Udalak antolatutako ekitaldiak

Udalak 'oso balorazio positiboa' egin du aurtengo sanferminen inguruan

Erredakzioa

Agentziak

Nahiz eta bisitari kopuruak behera egin duen, Joseba Asiron Iruñeko alkateak azpimarratu du 'oso jai onak' izan direla. Festetako segurtasuna ere nabarmendu du, % 15 jaitsi baitira salaketak aurten.

5:47

1,45 milioi pertsona baino gehiagok parte hartu dute aurtengo sanferminetan, Iruñeko Udalak antolatutako 425 ekitaldietan, joan den urtean baino gutxiago (1,5 milioi izan ziren Iruñean). Joseba Asiron hiriko alkateak azpimarratu du "oso jai onak" izan direla.

Iruñeko Udalak, era berean, festetako segurtasuna nabarmendu du. Hala ere, salaketa kopuruak % 15 behera egin du (guztira, 1.671). Gehienak (% 61) lapurreta txikiak dira. Entzierroaren arauak hausteagatik hamalau korrikalariri isuna jarri zaie. Asironen arabera, festetan hiri segurua da Iruñea.

Eraso sexistei dagokienez, jaietako alde negatiboa izan direla esan du Asironek. 14 salaketa jaso dituzte aurten, bi sexu-erasoengatik eta 12 sexu-ukituengatik. Guztira 11 gizonezko atxilotu dituzte eraso horiek leporatuta.

Jatorrian festek zuten izaera parte-hartzailea berreskuratzea bilatu du Udalak, eta, alkatearen esanetan, "ondo uztartu da programa ofizial eta herrikoia". Bere ustez, nerabeen gunearekin edo haurrentzako gunearekin adin guztietara heltzeko ahalegina egin da eta "hurrengo belaunaldien lekukoa" bermatu. Horrez gain, ikurrinarekiko errespetuaren alde lan egingo du Udalak datorren urteko Sanferminei begira, eta autobus-gidarien erasoak ekiditeko plana indartu ere bai.

Baionaren adibidea jarraituz, Iruñeak aurten edalontzi berrerabilgarriaren aldeko apustua egin du, eta bere arrakasta azpimarrratu du Asironek. Guztira, 1.044 tona zabor jaso dira, iaz baino % 0,7 gutxiago. Garraio publikoaren erabilera % 5 hasi dela gaineratu du Asironek.

tu du Asironek.