Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Beste bi lagun zigortu dituzte emakumeei ukituak egiteagatik sanferminetan
Bi auzipetuei zortzi hilabeteko kartzela-zigorra jarri diete, eta 1.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete biktimei.
agentziak | erredakzioa
Emakumeei ukituak egiteagatik sexu-gehiegikeriak leporatuta atxilotu dituzten bi lagunek zortzi hilabeteko kartzela-zigorra onartu dute Iruñeko Guardiako Auzitegian.
Era berean, bi auzipetuek 1.000 euroko kalte-ordaina eman beharko diete biktimei kalte moralagatik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez.
Frantziako Estatuko herritarra Gaztelu Plazako taberna batean bart egindako ukituengatik atxilotu dute, eta pakistandarra Jarauta kalean egindakoengatik. Bi kasuetan biktimari bulrrak ukitu dizkiote.
Bi kasuetan, eta atzerritarrei egindako gainerako epaiketa azkarretan, Auzitegiak atxilotuen pasaporteak jasotzen ditu biktimek kalte-ordainak eskuratu arte.