Itxi

Gizartea

Ikerketa

Sanferminetako azken egunean bortxatu egin dutela salatu du adingabe batek

Agentziak | Erredakzioa

Salaketaren arabera, 15 urteko neska batek Milagrosa auzoko Tomas Caballero plazako lorategian jasan zuen erasoa. Udalak konfirmatu egin du.

  • Sexu-erasoen aurkako kontzentrazioa. EFEko artxiboko argazkia

    Sexu-erasoen aurkako kontzentrazioa. EFEko artxiboko argazkia

15 urteko adingabe batek bortxatu egin dutela salatu du Iruñean, sanferminetako azken egunean. Salatu duenez, Milagrosa auzoan jasan zuen erasoa, Tomas Caballero plazako lorategian.
Espainiako Poliziak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Udalak erasoa konfirmatu du

Iruñeko Udalak adingabea bortxatu egin dutela baieztatu du, baina ez du informazio gehiago eman nahi izan. Joseba Asiron Iruñeko alkateak eta Aritz Romeo Hiri segurtasunerako zinegotziak azpimarratu dute "arduraz eta zuhurtziaz" jokatu behar dela ''biktima babeste aldera'', "bestela arriskua baitago Poliziaren ikerketa bera oztopatzeko".
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena