Sanferminak
Jaien azken ekitaldia
Agentziak | Erredakzioa
Gauerdian, 9 egun iraun duen festaren ostean eta ohi bezala, 'Gaixo ni' ekitaldiak eman die amaiera 2016ko sanferminei.
Albisteak (1)
Informazio gehiago (2)
'Gaixoa ni' ekitaldi jendetsuak eman die amaiera bart gauerdian 2016ko sanferminei. Jaietako azken ekitaldi ofizialean, kandelak eskuetan hartuta agurtu dituzte jaiak iruindarrek eta bisitariek.
Uztailaren 6an 9 egun iraun duten jaiei hasiera emateko asmoz egin zuten legez, milaka pertsona bildu dira Udaletxe plazan jaiei agur esateko. Peñek handik gertu dagoen Gaztelu plazan izan dute hitzordua, beren agur-ekitaldia egiteko.
Gaueko hamabietan, Joseba Asiron Iruñeko alkatea udaletxeko balkoira atera da, eta "Gaixoa ni, gaixoa ni?" eta "1 de enero, 2 de febrero, 3 de marzo..." abestu ditu. Horrela hasi da 2017ko sanferminetarako atzerako kontaketa.
Ostiral honetan egingo den jaien azken balantzearen zain, alkatearen aburuz, bukatu berri diren sanferminak "inflexio-puntu bat izan dira, are eta parte-hartzaileagoak eta berdintasunezkoagoak diren beste jai mota batzuen alde egiteko". "Puntu ilun bakarra? izan du hizpide Asironek: "sexu-erasoak".
2016ko sanferminetako "Gaixoa ni". EFE
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa