Jabier Artue gogoan, haren heriotza ezin duela ulertu aitortu du Segurolak igandeko sermoian, eta ulertutako heriotzak hildakoa bi aldiz hilda uzten duela uste du berak.
Ikaskide izan zuen berak, gerora Gasteizko serie hiltzaile izango zena eta hura hil dela jakin berritan egin du gogoeta pertsona normal eta susmagarriez igandeko predikuan.
Hildakoei ezin zaie ezer itsusirik esan: "Laster esango dute zuengatik orain gugatik esaten dutena: hil ziren". Beste modu bateko proposamenak egin ditu Segurolak, maitasun gehiagoko esapideak.
Aurrenengo misterioa: "Ni hemen nago" da probatu dutenek balekoa dela dakitena, ez "Hemen nago ni" gerrarako hazia edo "Ni nago hemen" kendu paretik esan nahi duena.