Itxi

Amarauna

Energia Berriztagarriak

Aitor Urresti, EHUko irakaslea: "Energia nola kontsumitzen dugun birplanteatu beharra daukagu bakoitzak"

Unai Urreaga | EITB Media

IPCC Klima Aldaketari Buruzko Adituen Gobernu Arteko Taldeak berriki ohartarazi du berotegi efektuko gasen isuriak 2025ean jo beharko lukeela goia beranduenez. Hori egingarria ikusten du Energia Berriztagarrietako irakasleak, "nahi politikoa badago".

  • Lurraren irudia

    Lurraren irudia

    17:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azken urteotan herrialde garatuak hasi direla emisioak murrizten azaldu digu Aitor Urrestik. "Honen atzean dagoena da, teknologia daukagula hori egin ahal izateko. Aldiz herrialde txiroetan emisioek goraka jarraitzen dute, gure teknologia ematen ez diegulako". Horren aurrean, ezagutza elkartrukatzea defendatu du.

Hori bai, bizitzak desberdina izan beharko duela dio Urrestik eta norberak egunerokoan emisioak murrizteko zer egin dezakeen hausnartu beharko genukeela.

Industriak pisu handia izan beharko du eraldatze horretan eta hiriek ere paper garrantzitsua dutela dio IPCC-ren txostenak. Hala, hiri trinkoen alde egin digu EHUko iraskasleak.  "Distantzia txikiak direnean errazagoa da bizikletaz edo oinez egitea", esan digu eta baso azalerak handitzea ere gomendatu du.

Bestalde, Errusiak Polonia eta Bulgariari gas hornidura eten ostean, "partxeak" jarri beharrean bestelako erregaiak erabiltzen hasi beharko genukeela azpimarratu du.

Azkenik, argindarra merkatzeko Espainian eta Portugalen gasari gehienezko muga jarriko zaiola eta, Urrestik espero du tarifa arautuan daudenentzat asteazkenean bertan nabaritzen hastea beherakada. Eta bi edo hiru aste itxarotea gomendatu du, merkatua egoera berrira nola moldatzen den ikusi, eta merkatu librean daudenek arautura pasa edo zer egin erabaki aurretik.