Itxi

Amarauna

Gastronomia

Zero Kilometroko Poke Bowlak, Hawiitik Euskal Herrira zuzenean

Arantxa Arza | EITb Media

Gure Poke enpresak Hawaiiko Poke Bowlak eskaintzen ditu, osagai guztiak 0 KM erabiliz. Arroza, hegaluzea, antxoa, uraza... guzti-guztiak bertokoak, baina bowl hawaiiarretan tajutuak, hamar euro inguruan.

  • Euskal Herriko Poke Bowlak

    Euskal Herriko Poke Bowlak

    19:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bitor Agirrek eman digu egiten dutenaren berri. Euskal Herrian bertako produktuak erabiliz Poke Bowlak atontzen dituzte, Mungia, Bermeo eta Bilbon dituzten dendetan. Bertan erosi eta jateko edota eramateko prestatzen dituzte. Oinarrian arroza eta gero barazkiak, arraina, fruitu lehorrak... daramatza bowlak. Jaki freskoak dira beti, eta hotzean kontsumitzen da. Eramateko egokia, Hawaiin jatorria duen elikatzeko mota hau, geroz eta gehiago zabaltzen ari da Euskal Herrian. Hala adierazi du "Amarauna" saioan, Bitor Agirrek, Gure Poke enpresako kideak. Dani Lasak ere eman ditu elikatzeko modu honi buruzko xehetasunak.