Itxi

Baipasa

On Ekin

Nola prestatu "petit suisse" osasungarriak?

Marrubien ezaugarriez aritu zaigu On Ekineko Nahia Zeziaga eta hainbat errezeta proposatu digu, tartean, haurren artean hain preziatuak diren 'petit suisse' delakoak.

  • Marrubizko "petit suisse"ak.

    Marrubizko "petit suisse"ak.

    11:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marrubiak, orokorrean, oso gustura jaten ditugu, eta On Ekin zentroko Nahia Zeziagak "Baipasa"n esan digunez, goxoak bezain osasungarriak dira. Euren ezaugarrietako bat antioxidatzaileetan, bitaminetan eta mineraletan oso aberatsak direla da. Horrez gain, zuntz asko daukate eta euren osagaien % 90 ura da, beraz, hidratazio iturri oso ona dira, nahiz eta solidoak izan. Beraz, patologiarik ez badago, ez dago inongo argudio negatiborik marrubia jateko.

Jendearen artean onarpena izateak, adibidez, marrubizko jogurtak ateratzera eraman du elikadura industria. Baina, Zeziagaren hitzetan, kontuz ibili behar da horrelako produktuekin. Badirudi, askotan, fruta zaporezko jogurtak kontsumitzen ditugunean, fruta errazio bat hartzen ari garela, eta adibidez marrubizko jogurtaren osagaien zerrendan ez dago marrubirik (esnea, azukrea, esne hautsa, hartzigarri laktikoak, aroma eta gozogarriak).

Errezetak:

-Petit suisse: 250g marrubi, 85g datilak, 250g mascarpone gazta

-Marrubizko marmelada: Marrubiak

-Marrubidun entsalada: Rukula, oilaskoa, ahuntz gazta freskoa, marrubiak, intxaurrak, azenario birrindua


-Marrubiz beteriko bonboiak: Marrubiak + txokolate beltza