Itxi

Baipasa

On Ekin

Gure osasuna zaitzeko errezeta erakargarriak

On Ekineko Andrea Larreak azazkalak eta, oro har, gure osasuna zaintzeko zer behar dugun azaldu, eta bi errezeta proposatu dizkigu: Entsalada kiwi eta fruitu lehorrekin eta mugcake-a frutu gorriekin. 

  • Antioxidatzailetan aberatsak diren jakiak

    Antioxidatzailetan aberatsak diren jakiak

    10:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Akazalekin gora eta behera ibili gara "Baipasa"n, eta, On EKin zentroko Andrea Larrea nutrizionistak azaldu digunez, elikadurarekin lotuta egon daiteke gure azalkalen kalitatea, bitamina eta mineral batzuen gabeziarekin lotuta baitago eta, beti esaten digun moduan, orokorrean elikadura ohitura osasuntsuak baditugu (fruta eta barazkietan oinarritutako elikadura, kalitatezko proteina (arraina, haragia, arrautza), kalitatezko gantz (fruitu lehorrak, olioa, ...) eta kalitatezko zereal integralak kontsumituta gabezia horiek bete daitezke.

Hauek dira azkazalen kalitatea hobetzen lagunduko diguten bitamina eta mineralak:

A bitamina: Kolore laranja, gorria, horia duten barazkietan aurkitzen da. azenarioa, boniatoa, kalabaza....
C bitamina: Barazki batzuek ere baduten arren, orokorrean fruta zitrikoak dira honen iturri. (kiwia, naranjak, mandarinak...)
K bitamina: Kolore berdeko barazkietan aurkitzen da bereziki. Aza, ziazerbak....
B bitamina: Barazki eta zereal integraletan. Horregatik batzuetan gomendatzen da garagardo legami goilarakada bat gehitzea (gainera balio biologiko altuko proteina du). 
Fe: Kasu hauetan Fe gabezia badago, gehienetan maila normalak berreskuratzeko denbora batez suplementuak hartu behar izaten dira. (haragia, arraina, fruitu lehorrak edota lekaleak).
Zinka: Kakaoa, haziak, fruitu lehorrak, haragia, arraina. 

Azazkalak eta orokorrean gure osasuna hobetzeko, antioxidatzailez betetako elikagaiak kontsumitu behar genituzke, gure sistema immunologikoa babestuko baitituzte.

Errezetak:

-Entsalada kiwi eta fruitu lehorrekin. 

-Mugcake-a frutu gorriekin.