Itxi

Baipasa

ERTZAK: COP26

Ander Errasti: "Aldaketa sistema eraldatzetik etorriko da, ez norbanakoen aldaketetatik bakarrik"

Marijo deogracias | EITB Media

COP26 hizpide hartuta aritu zaigu Ander Errasti, etikan eta filosofian doktorea. "Bozkatzaileen jokabidea eta estatuen interesak hankaz gora jartzeko duen potentzia azpimarratu digu; herritarren gizarte eraldaketa era xumean sortu arren, erresistentziak eragin baititu dagoeneko".

  • COP26aren bueltan Londresen izandako manifestazioetako bat

    COP26aren bueltan Londresen izandako manifestazioetako bat

    12:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ander Errasti Bartzelonako Unibertsitateko koordinazio eta komunikazio zuzendariaren txanda izan da #Ertzak tartean. Glasgow hirian egiten ari den Klima Larrialdiaren inguruko #COP26 goi-bilera izan du hizpide. Haren garrantziaz aritu da eta politikoki duen eraginaz. Hiru dimentsio azpimarratu ditu: erronka transnazionala, belaunaldi arteko justizia eta hartu beharreko neurrien erronka sozio-politikoak.

Izan ere, "herritarren gizarte eraldaketa era xumean sortu arren, erresistentziak eragin ditu dagoeneko". Beraz, "bozkatzaileen jokabidea eta estatuen interesak hankaz gora jartzeko potentzia" izan badaukate era horretako ekimenek. Baina "konflito dinamikek ez ditu erronka transnazionalak erantzungo" eta horregatik dira ezinbestekoak "dinamika kooperatiboak". Gainera, "belaunaldi arteko justizia" izan behar dugu kontuan, Errastiren ustez, erabakiak hartezko orduan. "Galdetu behar diogu gure buruari, gu etorkizuna bagina, ea ze gustatuko litzaigukeen iraganeko herritarrek egin izana". Hala ere, eta kontsumo ohiturak aldatu behar badira ere, aldaketa ez dela bakarrik etorriko norbanakoek hartuko ditugun erabakietatik. "Sistema eraldatzetik etorriko da", azpimarratu du.

Ez galdu Ander Errastiren azalpenak. Egin klik!