Itxi

Faktoria

Astelehenean

Diseinua, 'umore horia' eta elikadura 'Faktoria' saioan

EITB.EUS

Horrez gain,PPko Laura Garrido eta EH Bilduko Maddalen Iriarteri elkarrizketa egingo zaie.

  • Eider Corral diseinatzailea.

    Eider Corral diseinatzailea.

Saioarekin hasteko, 08:00etako albistegian, Laura Garrido PP-ko legebiltzarkidea izango da saioan. Ondoren, Maddalen Iriarte EH Bilduko legebiltzarkide eta bozeramaileari elkarrizketa egingo zaio.

09:00etan, kirol tertulia izango dugu Andoni Urbistondo eta Imanol Garciaren eskutik. Ainhoa Pozok eta Imanol Arrutik Orio-Bilbo-Orio arraunean ibilbidearen berri emango digute. Gero, 'umore horia' atala izango dugu Ordiziako Oiangu parkean. Eta segidan, beti bezala, Maddi Castrok 'Blai' saioaren aurrerapena ekarriko du.

10:00etan, Ura Iturralde argazkilariak 'Mundua argazkitan' atala aurkeztu ostean, Eider Corral diseinatzailea izango dugu saioan. Astelehenero legez, Adriana Gaultier disko-jartzaileak Shazam aplikazio bidez musika nahieran entzuteko aukerak erakutsiko dizkigu.

11:00etan, elikaduraren inguruan hitz egingo dugu Itziar Andueza nutrizionistarekin, naturala, integralak edo glutenik gabeko jakien etiketen inguruan.

Azkenik, betiko moduan, lehiaketaren eta bermutaren tartea izango da.

07:00etatik 12:00etara izango da martxan 'Faktoria' saioa. Ez galdu!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia
  • kargatzen