Faktoria
Komunikazio arduradunak
Itzalean; etengabeko alertan
EAJ, EH Bildu eta Ahal-Dugu Podemoseko prentsa bulegoetatik aterata, komunikabideen plazan jarri ditugu Unai Larrea, Asier Iturriagaetxebarria eta Aitor Iturriza.
-
Asier Iturriagaetxebarria, Aitor Iturriza eta Unai Larrea, Maite Artolarekin solasean
43:35 min
Ez ziren afiliatuak alderdiko komunikazio ardurak hartzea erabaki zutenean. Baina harrez gero, alderdiarekiko sintonia erabatekoan bizi dira. Eta alerta etengabekoan ere bai. Euren gaiak agendan jartzeko lehiaz, euren alderdietako ordezkariek mezu bakar eta bera eman dezaten egiten duten lanaz, ixiltasunaz... aritu dira Maite Artolarekin solasean 'Faktoria'n Unai Larrea, Asier Iturriagaetxebarria eta Aitor Iturriza, EAJ, EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemoseko komunikazio arduradunak.