Itxi

Faktoria

Pedro Azpiazu sailburua

"Kostako dena kostako da, bitartekoak ipiniko ditugu Zaldibarkoa konpontzeko"

Eusko Jaurlaritzak behar diren bitarteko guztiak jarriko ditu zabortegiko arazoak konpontzkeo, eta 'erantzunkizunak argitzen direnean', dagokionari pasako dio eragin duen gastuaren faktura.

  • Pedro Azpiazu, ogasun sailburua Faktoria albistegian

    Pedro Azpiazu, ogasun sailburua Faktoria albistegian

    26:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

'Kostako dena kostako da. Eusko Jaurlaritzak behar diren bitartekoak jarriko ditu, dirutan eta pertsonekin, Zaldibarko arazoa konpontzeko eta gero nork ordaindu behar duen ikusiko dugu. Enpresarena erantzunkizuna bada, ordaindutakoa pasako diogu enpresari'. Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia sailburuaren hitzak dira. 'Faktoria' albistean eskaini duen elkarrizketan, lehendakariak emandako azalpen guztiak defendatu ditu: 'datu guztiak eman dira, argi dago zer ondo egin duen gobernuak' esan du Ogasun sailburuak, oposizioak egindako kritikak errazkeriaz egindakoak direla nabarmenduz.

Behin sua itzalita, hemendik aurrera, Azpiazuren hitzetan, 'lehentasuna desagertuta dauden bi langileak aurkitzea da' eta ondoren ikusiko da 'zabortegia betirako itxiko den ala ez, teknikariek, enpresak eta gobernuk erabaki beharko dute hori' eta horren arabera, kostua bata ala bestea izango dela gaineratu du sailburuak.

Tobin eta Google tasak

Espainiako gobernuak onartu berri dituen Tobin eta Google tasak Euskal Autonomia Erkidegoko fiskalitatean sartuko direla baieztatu du Pedro Azpiazuk. Bi zerga horiek Ogasun ministerioarekin itundu beharko dituzte, 'bildutakoaren zenbat geldituko den Euskadin eta Espainiako administraziora zenbat joango den' argitzeko. Lan talde teknikoetan hitzartuko dute hori, 'lehenbailehen' itxi nahi du akordioa Azpiazu sailburuak, martxoa amaieran egino den Kontzertu ekonomiaren batzorde mixtoan sinatu dadin. Espainiako ordezkariarekin adostu beharko dute Tobin tasa ezartzeko ze irizpide hartuko duten kontuan: enpresaren errolde helbidea edo akzioak erosiko dituen enpresa non kokatua dagoen. Bizkaian izango du bereziki eragina Tobin tasak, ekarpen handiena bertara iritsiko litzake baina beste aldundi eta Eusko Jaurlaritzara iritsiko litzake diru sarrera berria, ogasun sailaren arabera.

Gastu muga

Euskal Autonomia Erkidegoak superabita du, 'Barne Produktuaren 0'4 ingurukoa'. Datu horiek eskutan, Azpiazu sailburuak inbertsiorako tarte handiagoa nahi du eta Erkidegoei ezarritako gastu muga malgutzea eskatuko dio Espainiako gobernuari. Espainiako gobernuak eskaria ulertuko duelakoan dago baina, ez da Moncloak hartu behar duen erabakia, Europatik defizita kontrolatzeko deiak egiten ari direlako. Azpuruak dio, 'superabita dagoenean, gastua eta inbetsioak egiteko aukera ematen digu' eta aukera horri ateak irekitzea eskatu du.