Ekonomia -

Zerga digital berria

Espainiako Gobernuak 'Google' eta 'Tobin' tasak onartu ditu

Hasiera batean aurreikusitakoa baino 986 milioi euro gutxiago bilduko ditu Espainiako Gobernuak 'Google' tasaren bidez.

Googlen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE
Googlen egoitza.
Googlen egoitza. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak astearte honetan onartu du zerga digital berria. 'Google' eta 'Tobin' tasen bidez 2.050 biltzea aurreikusi zuten iaz, baina atzeraldi ekonomikoaren ondorioz 1.818 milioi euro izango direla kalkulatu dute orain.

Hala adierazi du gaur Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministro Kontseiluaren ondotik egin duen agerraldian. Lege-proiektua aurreko legealdia onartu zuten, baina hauteskundeak aurreratu zirenez, ez zen indarrean sartu.

Montero ministroak azpimarratu du zerga digital berriak Europar Batasunaren babesa daukala.

'Tobin' tasaren bidez, 850 milioi euro bilduko dituela aurreikusi du Espainiako Gobernuak. 'Google' tasari dagokionez, berriz, 968 milioi euro batuko dituztela espero dute, hasiera batean kalkulatutakoa baino 232 milioi euro gutxiago. Murrizketa horren arrazoia krisi ekonomikoa dela azaldu dute.

BIDEOA | Zer dira 'Google' eta 'Tobin' tasak?

Espainiako Gobernuak ''Google Tasa'' eta ''Tobin Tasa'' onetsi ditu
Espainiako Gobernuak ''Google Tasa'' eta ''Tobin Tasa'' onetsi ditu
Espainiako Gobernuak ''Google Tasa'' eta ''Tobin Tasa'' onetsi ditu

1:36

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Espainiako Gobernua Google Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Internet