Itxi

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Legebiltzar abertzaleenetariko bat dugu eta hori ere aprobetxatu beharko dugu'

Botoak galdu dituen arren, EAJk garaipen 'handia' eta 'ziurra' lortu duela nabarmendu du eta EHBildurekiko eserlekuen aldea handitu egin dela 2012tik

  • Itxaso Atutxa

    Itxaso Atutxa

    8:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Legebiltzar abertzaleenetariko bat dugu eta hori ere aprobetxatu beharko dugu", adierazi du Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak atzoko hauteskunde emaitzen irakurketa egiterakoan.

Gehitu du hauteslegoak "egonkoratasuna eta abertzaleen aldeko aukera" egin duela, eta bi horiek uztartzen jakin duelako lortu duela EAJk garaipen "handia" eta "ziurra". "2012an, EAJ eta EH Bilduren arteko aldea sei eserlekuetakoa zen eta orain 9koa da",  zehaztu du, eta gaineratu "behar bada, abstentzioak beste batzuei baino kalte gehiago egin digu nahiz eta emaitzak oso onak izan diren".