Faktoria
Laura Garrido, PP
'Eusko Legebiltzarrean konstituzionalismoaren erreferentzia bakarra gara'
Laura Garrido, PP-Ciudadanos koalizioko legebiltzarkideak, hauteskundeen balorazioa egin du "Faktoria" albistegian.
-
Laura Garrido, PP-Ciudadanos
7:25 min



Uztailaren 12ko hauteskundeen azterketa sakona egin nahi du PP-Ciudadanos alderdiak beraien botoak nora joan diren jakiteko baina, koalizioak ez du amore ematen: Bizkaiko azken zenbaketen zai daude, azken eserlekua EH Bilduri kendu eta ordezkari bat gehiago lortzeko. Aldaketa hori etorri artean, Laura Garrido PP-Ciudadanoseko legebiltzarkideak onartu du ez zutela 4 eserlekuren galera espero eta abstentzioari leporatu dio 70.000 botoen galera.
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza izango duen VOX alderdiari buruz galdetuz, Garridok erantzun du 'merke atera zaiela eserlekua lortzea'. Hauteskunde orokorretan baino boto gutxiago jaso arren, hauteslegoaren parte hartze eskasak eta Araban ordezkaritza lortzeko behar den ehuneko kopuru txikiak bermatu dio ordezkaritza, Santiago Abascalen alderdiari.
Garridoren hitzetan, 'inoiz baino abertzalegoa izango den parlamentu batean, PP-Ciudadanos koalizioa konstituzionalismoaren erreferentzia bakarra izango da'.