Faktoria
Pandemiak kolpatutako arloak
"Denontzako kafeak ez du balio, ostalaritzako negozio guztiak ez gara berdinak"
Kanpoko bezerorik gabe, alarma egoerako neurri murriztaileek "arnasbiderik" gabe utzi dituztela salatu dute jatetxeetako, hoteletako eta bidaia-agentzietako arduadunek.
-
Maribi Altzibar
22:15 min
Itziarko Salegi jatetxeko ateak zabaldu dizkio Euskadi Irratiko "Faktoria"ri Maribi Altzibar arduradunak. Garai "latzak" bizi dituztela aitortu du ostalariak, eta telefonoak erreserbak bertan behera uzteko baino ez duela jotzen. Etxeratze deialdia 23:00etan hasi arren, Itziarretik eta Debatik kanpoko bezerorik gabe, arnasbiderik ez dutela uste du, eta "okertzat" jo du ostalaritza-negozio guztiei neurri berak ezartzea. Krisia krisi jatetxeari eutsiko dio, baina berehalakoenean ERTEtara jotzea beste aukerarik ez dago: "Pena izugarria ematen du, urte asko bertan ari diren langileak dira, senidetzat ditugunak, gastuak dituztenak". Ostalaritzaren balioa nabarmendu du: "Psikologikoki ekarpen garrantzitsua egiten dugu".
Itziartik Bilbora jo duzu segidan. Zenit hoteleko Joseba Goirigolzarri Destino Bilbao eta Zenit hoteleko arduradunak: "Bezero gehienak kanpotik datozenez, mugimendurik gabe hondoratuta gaude, eta hotelak ixten ikusiko ditugu". Loiuko aireportuan, berriz, "basamortu itxura" aurkitu du Zuriñe Etxeberria lankideak, eta lan kontuengak Maldivasera eta Valentziara doazen bidaiariekin hitz egin du.
Turismoa bertan behera geratzeak lur jota utzi ditu bidaia-agentziak. Azkoitiko B The Travel agentziako arduraduna da Jose Manuel Zaldibia, eta esan du kolpea "jasanezina" dela, eta "zapuztu" egin dela azken hilabeteetako lan guztia. Lan-bidaiei esker, jardunari eustea espero du.