Itxi

Faktoria

Memoria eta gazteak

"Gazteok iraganari begiratu behar diogu oraina ulertu ahal izateko"

Arrasate eta Zumaiako bost gazte elkartu ditugu Euskadi Irratiko "Faktoria" albistegian, indarkeriaz, minaren aitortzaz eta elkarrizketaren balioaz gogoeta egin dezaten.

  • Batxilergoko ikasleak

    Batxilergoko ikasleak

    5:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Leirek, Ibaik, Unaik, Marenek eta Paulok zazpi urte inguru zituzten ETAk behin betiko su-etena iragarri zuenean, eta bake aldian egin dute haurtzarotik gaztarorako bidea. Memoriaren egunean Batxilergoko ikasle horien ahotsak bildu ditugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n, iraganaz, orainaz eta etorkizunaz gogoeta egin dezaten. 

Arrasateko institututik aritu zaizkigu Leire Menika eta Ibai Nuñez batxilergoko ikasleak, eta biek ala biek nabarmendu dute "lan handia" dagoela aurretik gazteen artean Euskal Herriko gatazkaren inguruko ezagutza sustatzeko: "gu baino gazteago direnek ez dakite zenbaterainokoa izan zen sufrimendua gurean".

Zumaiako Zumaiena ikastetxeko ikasleak dira Unai Azkoitia, Maren Goikoetxea eta Paulo Elosegi, eta indarkeriaren biktimen testigantzak entzun dituzte ikasgelan, Eusko Jaurlaritzaren Adi-adian programaren bitartez. "Sufrimendua lehen pertsonan ikustea garrantzitsua da; ez da bidezkoa ideia politikoengatik inor jazartzea".