Faktoria magazina
Errezetak
Asunak: gatzatuak egiteko iragazki eta karamelizatuta postre osagarri gisa
Julen Baz sukaldariak asunak esnea iragazteko eta gatzatuak egiteko aspaldiko teknika baten berri eman digu, eta postrerako nola erabili azaldu digu, Goshua gatzatu baten osagarri.
-
Asunak
17:57 min
Julen Bazekin sukaldean sartu aurretik, Goshua enpresa nafarra ezagutu dugu, 1960an gatzatuak egiten hasi eta geroztik esneki ugari ekoizten dituena. Euren postre izarra da gatzatu edo mamia, eta horri helduta, gure sukaldariak azaldu digu Garena jatetxean asunekin egiten dituztela gaztatuak, teknika zahar bat berreskuratuta.
Ondoren, Goshua gatzatua eta asunak erabilita, ondorengo postrea proposatu digu:
Asun hostoak karamelizatu: hostoak hartu, eta ur eta izotzetan sartu 3-4 minutuz. Ondoren, arrautza gorringoz margotu pintzel bat erabiliz, eta gainetik azukrea bota. Labean sartu 80 gradutan 15 minutuz.
Goshua gaztatu poto bat zabaldu. Lau intxaur eta bi piku (laurdenetan zatituta, azal eta guzti) gehitu, Añanako gatz ezkata batzukbota eta gainean jarri asun hosto karamelizatuak.