Faktoria
Julen Bazekin sukaldean
Esnekiekin eta esne sintetikoekin bi errezeta: intxaur-saltsa eta kurri gorria
Leire Izagirre Urkizu dietista nutrizionistak esnekien ezaugarriez hitz egin digu, eta Julen Baz sukaldariak errezeta bana proposatu digu esnea eta koko esnea erabilita.
-
Esnea
19:30 min
Esnekiak izan ditugu hizpide "Faktoria"n. Leire Izagirre Urkizu dietista nutrizionista Esnekien Nazioarteko Federazioan aritu da Bruselan, Nutrizio eta Osasun Aholkularitza sailean, eta bere lanaz eta esnearen ezaugarriez aritu zaigu. Ondoren, esnea ardatz hartuta, bi errezeta presttau dizkigu Julen Baz, Dimako Garena jatetxeko sukaldariak: behi-esnearekin intxaur-saltsa eta koko esnearekin kurri gorria.
-Intxaur-saltsa: 500 gr. intxaur, litro eta erdi esne, 6 goilarakada azukre eta menda orri bat (aukeran). Intxaurrak eta esnea su geldoan eduki 40 minutuz. Ondoren, azukrea gehitu eta beste 20 minutuz eduki sutan. Jada prestatuta dago. Norberaren gustuen arabera, irabiagailuan pasa dezakegu.
-Kurri gorria: Kurri pasta egiteko: tipula erdia, 2 goilarakada tomate frijitu, goilarakada erdi limoi orri edo azal xehetua, 2 txile gorri, 4 baratxuri ale, goilarakada txiki bat jengibre xehetu, goilarakada txiki bat zilantro hautsa, goilarakada txiki bat piper hauts zuria goilarakada bat ganba pasta eta goilarakada bat limoi zuku. Dena birrindu. 400 ml koko esne eta kurri pastaren 3 goilarakada 45 minutuz su oso geldoan eduki.
24 otarrain zuritu, azenario bat bastoitan eta 6 barengorri laminatan zatitu, eta guztia salteatu. Ondoren, gehitu koko-esne eta pasta nahasktea, eta beste 20 minutuz prestatu. Amaitzean, arroz zuria egosi laguntzeko.