Itxi

Faktoria

Mikel Aiestaran

'Ostiraleko LABIk zer erabakiko, ostalari batzuek itxaron egin nahi izan dute'

Jone Larrañaga | EiTB Media

Sektoreak "lan egiteko beharra" daukala azpimarratu du eta, "zuhurtasunez eta kolaboratuz", orekari eutsi ahal zaiola uste du Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko Antolakuntza zuzendariak.

  • Taberna bat, zabalik

    Taberna bat, zabalik

    7:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gipuzkoako Ostalarien Elkartea pozik agertu da atzo Justizia Auzitegi Nagusiak hartutako ebazpenarekin, "sektoreak lan egiteko beharra duelako". Datu zehatzik ez dute oraindik baina Mikel Aiestaran elkarteko antolakuntza idazkariak "Faktoria"n esan du, nolanahi ere, ezjakintasun egoera honetan badela tabernak itxita mantentzea erabaki duenik. "Gerta bailiteke astebururako horniketa-lanak egitea eta LABIn beste erabakiren bat etortzea. Horren aurrean, batzuk itxaron nahi izan dute", adierazi du. Ayestaranek uste du "denbora" eman beharko litzaizkiokeela sektoreari  eta oreka lortu litekeela sektore taberna eta jatetxeak, murrizketekin bada ere, zabalik edukita.  "Abenduan ongi joan zen murrizketekin. Zuhurtasunez eta kolaboratuz lan egin dezake sektoreak", azpimarratu du.