Faktoria
Bingen Zupiria
"Beste erkidego batzuetan ahal da eta gurean ez. Arazo bat daukagu"
Jone Larrañaga | EiTB Media
Inauterien atarian kezka badela azaldu du eta erantzunkizunez jokatzeko deia egin du berriz ere.
-
Bingen Zupiria
11:27 min
Inguruko beste erkidegoetako Auzitegi Nagusien aldean, Euskadikoak osasun larrialdian hartutako neurri murriztaileen kontra duen jarrera kritikatu du "Faktoria"n Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak. Azpimarratu du "hirugarren aldia dela" tankerako neurri murriztaileen kontra egiten duena eta inguruan are eta neurri gogorragoen aurkako neurriek, aldiz, epaileen babesa izan dutela. "Antza denez, beste tokietan ahal da, baina Euskadiko Autonomi Erkidegoan ez", azaldu du eta "arazo bat" daukagula iritzi. "Honen inguruko kezka hasiera-hasieratik" dutela azaldu du eta berriz ere aldarrikatu du "tresna gehiago behar direla" tankera honetako erabakiak hartzeko.
Zupiriak ez du aurreratu Auzitegi Nagusiak kaleratutako ebazpenari helegiterik aurkeztuko diotenik ezta, ostiraleko LABI batzordean, ostalaritzaren jarduna mugatzeko beste neurri gehigarririk hartuko ote den ere. Inauteri atarian gaudela kontutan hartuta, hainbat udalek duten kezka jaso dutela baieztatu du eta herritarren erantzunzkizuna eskatu du: "Dena udaltzainen eta ertzainen kontua. Gutariko bakoitzak badu zeresana eta zer egina".