Itxi

Faktoria

Eneko Axpe

"Tabernariei CO2 detektagailuak eta purifikatzaileak jartzea gomendatuko nieke"

Detektagailu horiekin airearen kalitatea neurtuko luketela nabarmendu du zientzialariak eta, txarra bada, HEPA iragazkidun aire purifikatzailea jarrita, kutsatzeak ekidin ahal izango liratekeela.

  • Manu Etxezortu eta Eneko Axpe

    Manu Etxezortu eta Eneko Axpe

    11:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneko Axpe zientzialariak argi eta garbi hitz egin du "Faktoria" saioan: tabernak ez lirateke ireki behar. Stanford unibertsitatearen, Pasteur Institutuaren eta Nature aldizkarian egindako ikerketak aipatu ditu Axpek, eta horien ondorioen arabera, ostalaritza da arrisku altuena duen jarduera sozioekonomikoa. Haren ustez, tabernetara joatea aisialdia da, eta aisialdia kontrolatzea gure esku dago. Hori dela eta, bezeroei gomendatu die tabernaren batera badoaz, ez barruan kontsumitzeko. Izan ere, tabernen barrualdean aireztatzea ez da ona eta musukoa kendu egin ohi da. Hori bai, Axpek ostalariei aholkua eman nahi izan die aireztapen arazoa konpontzeko: CO2 detektagailuak jartzea.

Detektagailu horiek espazio itxietako bentilazioaren maila neurtzen du. CO2 maila altua bada, bentilazioa txarra da. Kasu horietan, HEPA iragazkidun aire purifikatzaileak jartzea gomendatu du. Inbertsio txiki bat eginda (CO2 detektagailuek 100€ baino gutxiagoko salneurria dute), langileen eta bezeroen kutsatzeak ekidin daitezkeela azpimarratu du.