Itxi

Faktoria magazina

Turismoa

Niko Osinalde: "Goierrin oraindik turista gehiago behar ditugu"

Ane Albisu | EITB Media

Niko Osinalde Goierriko GOITUR turismo agentziako zuzendaria izan dugu, COETUR biltzarra izan berritan. Turismoaren atzean dagoen industria turistikoaren garrantzia azpimarratu digu.

  • Niko Osinalde, Goitur-eko zuzendaria

    Niko Osinalde, Goitur-eko zuzendaria

    21:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela 25 urte sortu zuten Goierrin GOITUR turismo ajentzia, krisialdi ekonomikoaren testuinguruan egitasmo estrategiko batean kokatuta. Ekainaren haseran Arantzazun egin den COETUR, Landa Turismoari buruzko Europako zazpigarren biltzarrean anfitrioi gisa aritu dira eta Niko Osinalde Goitur-eko zuzendariak "Faktoria"n esan digunez, biltzarretik atera duten ondorioa izan da, "landa turismoa gorantz doan turismoa dela, baina kostata. 2019 garren urtean hasi zen gorakada, azken urtean salto handia eman du, ehuneko 24 ko igoera gertatu da pandemia garaian, baina zaila izango da horri eustea. Ezin dugu pentsatu igoera hori geratzeko etorri denik"

Niko Osinalderen esanetan oraingoz ez dugu turista gehiegi izateko arriskurik eta "Goierrin oraindik turista gehiago behar ditugu" esan digu.  Nabarmendu digu era berean, "edozein industria iharduerak dituela eragin ezkorrak, baina turismo alorrekoak gehiago justifikatu behar izaten direla". Turismoarekin lotutako industria turistikoak Goierrin pisu ekonomiko garrantzitsua duela azpimarratu digu Osinaldek, "ehuneko 8ra iristen da".  Goierrik 53.000 biztanle ditu eta turismoari eskainitako 900 ohe.

Kontatu digu Niko Osinaldek gau sargori batean izandako burutazioa dela Goierriri "Basque Highlands" izendapena ematea eta horrela deitzen diote atzerriko azoketan Goierriri buruzko promozioa egiterakoan. Ezin da ahaztu 2015az geroztik "European destinations of excellence" zigilua ere ba duela Goierriko turismoak.