Itxi

Faktoria

EAJ

Joseba Agirretxea: "Escrivak horrela jarraitzen badu, gobernuak arazoak izango ditu aurrekontuak iristean"

Mikel Rotaetxe | EITB Media

Pentsioei buruzko proposamenei jaramonik ez egitea egotzi dio Espainiako gobernuari Joseba Agirretxea EAJren diputatuak. Haragi kontsumoari buruz, "ahulenen aurka egitea" leporatu dio Alberto Garzon Kontsumo ministroari.

  • Joseba Agirretxea

    Joseba Agirretxea

    21:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pentsioen erreformaren lehen atalaz akordioa lortu berritan, Joseba Agirretxea EAJren diputatuak gogor egin du Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroaren aurka "Faktoria"n. EAJk aurkeztutako planteamenduei jaramonik ez egitea leporatu dio, eta, ohartarazi du, bide horri eutsiz gero, Pedro Sanchezen gobernuak "arazoak" izan ditzakeela aurrekontuak negoziatzeari ekitean. Pandemia osterako Next Generation funtsen banaketaz, ordezkari jeltzaleak bitariko harremana eskatu dio Madrili: "Sanchezek ezin du aritu Eguzki Erregearen pare gortea deitzen eta bitariko harremana behar dugu, autonomien arteko bileratik harago".

Bide beretik, Agirretxeak bitariko harremanaren alde egin du lurraldetasun krisia konpontzeko bidean, intransigentziarik eta dogmarik gabea, eta, finantzaziotik harago, auzi politikoari helduko diona. Katalunia zein Euskadirako formula hori dela nabarmendu du. Bitartekari lanak egiteko Elkarrekin Podemosek bere burua aurkezteaz, EAJren diputatuak dio denborak esango duela proposamena eraginkorra ote den edo propaganda hutsa.

Okelaren polemikaz eta koalizio-gobernuaz

Alberto Garzon Espainiako Kontsumo ministroak okel gutxiago kontsumitzearen alde egiteaz, Agirretxeak nabarmendu du agintariak "ikusgarritasun arazoak" dituela, eta  "ahulenen aurka" egin duela, badaudelako "milaka ekintza abelzaintza baino kutsagarriagoak". Eta, zentzu horretan, ez direla batere "itxurosoak" PSOE eta Unidas Podemosen arteko tirabirak.