Itxi

Faktoria

Gazta ketua, 8 hilabetez ondua

Familiako dastaketetan aukeratua da aurtengo Ordiziako Gazta txapelketako gazta irabazlea

Jexus Artetxe | EItb Media

Segurako Ondarre baserrian, Eneko Goiburu gaztagile irabazlearekin eta haren familiarekin izan gara "Faktoria"n. Ordiziako txapelketa irabazi ez ezik, aurtengo Gipuzkoako Gazta Txapelketan bigarren egin du eta iazkoan aurrena izan zen. Goiburu segurar artzainen hirugarren belaunaldia da Eneko.

  • Eneko Goiburu eta bere gurasoak, Segurako Ondarren baserrian

    Eneko Goiburu eta bere gurasoak, Segurako Ondarren baserrian

    18:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xanti Goiburu aitona zenak 1970ean irabazi zuen Ordiziako Gazta Txapelketa; Felix Goiburu aita duenak, berriz, bi urtetan, 1995ean eta 2014an irabazi zuen Ordiziako txapelketa ospetsua. Gazta-ekoizpen txikia dute Ondarre gaztandegian, 1.500 gazta ingurukoa, eta batik bat zuzeneko salmenta egiten dute; kantitatea baino, kalitatea lehenesten dute. Ordiziako txapelketa irabazi ez ezik, aurtengo Gipuzkoako Gazta Txapelketan bigarren egin du Eneko Goiburuk. Datorren urriaren 10ean Idiazabalen jokatuko den Euska Herriko Gazta Txapelketan ere parte hartuko du.