Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Betiko ogitartekoa utzi, eta bokata hotz bereziago bat ekarri digu Iker Markinezek

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Txapata ogia erablita, haibat pertsonaren artean jatekom oduko ogitarteko hotza egiteko proposamena egin digu Iker Markinezek, Ormaitzegiko Kuko jatetxeko sukaldariak.

  • Ogitarteko batuk

    Ogitarteko batuk

    8:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ogitarteko goxo bat jateko gogoa daukagu gure planaren osagarri gisa: futbol partida bat edo film bat ikustea, adibidez. Gehienetan, tortilla, solomoa piperrekin edo bularkia erabiltzen dugu bokata prestatzeko. Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak "Faktoria"n beste ogitarteko bat prestatzeko proposamena egin digu; gaurkoan, hotza.

-Txapata ogia hartu, eta ogi osoa goitik behera moztu. Goiko aldea eta behekoa banatu.

-Tomatea xerratu eta olioa bota gainetik.

-Mozzarella edo behi-gazta freskoa xerratu eta olioa bota gainetik.

-Basurde-burua xerratua jarri platerean.

-Ibarrako piperrak tira oso finetan ebaki.

-Tipulina tira oso finetan ebaki.

-Oinarri guztia tomatez estali. Ondoren, gazta jarri, eta, gainean, basurde-burua. Gainetik bota piper eta tipulin tirak eta, amaitzeko, platerean geratu zaigun olioa guztiari gainetik bota. Ogiaren goiko aldearekin estali.

Ondoren, hainbaten artean partekatzeko ogitartekoa prestatzen ari garenez, labanaz hainbat zati moztu.