Itxi

Faktoria

Ukrainako errefuxiatuak

Naiara Gutierrez, CEAR: "Ez dakigu zenbat etorriko diren; dakiguna da harrera duina eman behar zaiela"

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

CEAR erakundeko komukazio arduradun Naiara Gutierrezek adierazi du Ukrainatik etorriko diren pertsonei hasierako larrialdiko harrera emateaz gain, gizarte berri batean geratzeko mekanismoak eman behar zaizkiela, jendartea, erakundeak eta administrazioa koordinatuta.

  • Medyca, Poloniaren etaUkraniaren arteko muga. Argazkia: Euskadi Irratia

    Medyca, Poloniaren eta Ukraniaren arteko muga. Argazkia: Euskadi Irratia

    7:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tantaka eta euren kabuz iristen ari dira hainbat pertsona Ukraniako gerratik ihesi Euskal Autonomia Erkidegora. Ez dira asko, eta gehienek sarea daukate hemen, beraz, etxebizitzarik, esaterako, ez dute behar izaten. Babesa nahi dute, eta horretarako daukaten bideetako bat asiloa eskatzea da. Naiara Gutierrez CEAR errefuxiatuei laguntzeko erakundearen komunikazio arduradunak "Faktoria" albistegian adierazi duenez, eurek itxaroteko aholkua ematen dute, ikusi egin behar baita Europa mailan gaur onartuko duten zuzentarauak babesa emango ote dien behintzat pare bat urterako.

"Gure ustez, oso ona da horrelako erreminta juridiko bat jartzea krisi humanitario bati irtenbidea emateko. Ez da salbuespenekoa izan behar, jendeak babesa behar duenean erabili beharreko baizik; Ukrainatik milioi bat pertsonak egin dute ihes, eta jende honi babesa eskaini behar zaio", azpimarratu du. Unean uneko larrialdi egoerari erantzun koordinatu bat emateko prest daudela azpimarratu du Gutierrezek: "Ez dakigu zenbat etorriko diren, baina badakigu harrera duina eman behar zaiela, eta koordinatuta gaude horretarako".

Harrera guneak

CEAR erakundeak bi harrera gune nagusi ditu EAEn, Oñatin (100 plazarekin) eta Tolosan (35 plazarekin), baina biak ia beterik daude. Gutierrezek dioenez, beste zentro batzuetan plazak zabaltzen ari dira etorriko direnei lehen harrera egiteko. Edonola ere, horiek aldi baterako guneak dira, eta, Gutierrezen hitzetan, helburuak ez luke izan behar pertsona horiei larrialdi egoera honetan erantzuna ematea soilik, gizarte berri batean geratzeko tresnak ematea baizik: lana, seme-alaben eskolaratzea, hizkuntzak ikastea… "Hori da pentsatu behar duguna gizarte bezala; aurrera begira mekanismoak jarri behar dira jendarte mailan, erakunde mailan eta administrazio mailan egoera hau sostengatzeko, urte luzetan gure auzokideak izango direlako beste errefuxiatu batzuk bezala", nabarmendu du. 

Bestalde, Gutierrezek gogorarazi du 2014-2020 artean, Ukrainatik etorritako 356 pertsonak asiloa eskatu zutela. Donbaseko gatazkaren ondorioz iritsi ziren, gizonezkoak edo gizonezkoak eta euren familiak ziren, eta, gehienak, derrigortutako soldadutzatik ihesi etorritakoak.