Itxi

Faktoria

Estuasuneko sukaldaritza

Auzokide berriei ongietorria egiteko, amona Prantxikaren bizkotxo flanduna

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Iker Markinezek bere amona Prantxika Aierdiren bizkotxoaren errezeta eman digu, edozein bizilagun, lagun edo senideri oparitzeko: bizkotxo flanduna.

  • BIzkotxoa

    BIzkotxoa

    11:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizilagun berriren bat bazenu, zer eramango zenioke ongietorri opari gisa? Iker Markinezek, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak, bere amona Prantxika Aierdiren bizkotxo-flandunaren errezeta eman digu "Faktoria"n.

Osagaiak

-Litro erdi esne

-4-5 arrautza

-300 gr azukre

-Aukeran: limoi azala, laranja azala, kanela…

Errezeta

Hasteko, flana egin:

Litro erdi esne berotzen jarri. Bertara bota 125 gr azukre. Nahi izatera, laranja azala, limoi azala, kanela…

Irakiten jarri

4-5 arrautza irabiatu bitartean.

Biak nahasi.

125 gr. azukre lapiko batean ilundu.

Bizkotxoa egiteko molde bat hartu. Karamelua bertan jarri. Kristalizatzen utzi. Flanaren likidoa bertan jarri, eta, maria eran, labean sartu 160 gradutan, 25 minutuz.

Flana gogortzen hastean, bizkotxo erraz bat egin: 3 gorringo erretilu batean jarri, hiru zuringoak beste erretilu batean.

Gorringoak ongi irabiatu pare bat goilarakada azukrerekin, ongi harrotu arte.

Irabiagailua ongi garbitu, eta, ondoren, zuringoak irabiatu ongi harrotu arte. Ondoren, horri bota azukre goilarakada pare bat eta berriz irabiatu.

Zuringoak eta gorringoak nahasi. Hiru goilarakada irin bota eta ongi nahasai.

Labea zabaldu flana pixkat gogortuta dagoenean (zarakarra osatuta daukanean), eta gainean jarri. Labeko goiko zatia ere piztu, eta marian mantendu. 15 bat minutuz egiten bukatu.

Nahi izatera, hozkailuan sartu, eta biharamunean flanak bizkotxoa busti eta xamurtuko du.