Itxi

Faktoria

Makina-erremintaren biurtekoa

Xabier Basañez (BEC): "Orain lau urteko markara iritsiko garela espero dugu"

JOne Larrañaga | EITB Media

Barakaldoko erakustazokako zuzendariak espero du 35.000 bisitari izango dituela makina-erremintaren biurtekoak. "Kopuru horretara iristen bagara, arrakasta handia izango da", esan du.

  • Xabier Basañez, BECeko zuzendaria

    Xabier Basañez, BECeko zuzendaria

    8:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Nazioartean egin duten sustapen lanean inbertsioak egiteko "gogoz" somatu dute sektorea, eta Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusiak uste du biurteko honetako zenbakietan nabarituko dela hori. "Bi urte daramatzate enpresek inbertsiorik egin gabe. Eta fabrikak mantentzeko erosketak egin behar dira.

Hori nabarituko da aurten, nahiz eta oraindik munduan zehar arazoak badauden arazoak jendea mugitzeko. Errusiatik ez da bisitaririk izango, Txinatik ere jende gutxi... baina beste herrialdetatik partaidetza ona espero dugu", adierazi du. 35.000 bisitariko muga gainditzea arrakasta litzatekeela azpimarratu du Basañez eta horrek ekarriko lukeela ingurura aurreko ekitaldietan makina-erremintaren azokak izan duen eragin ekonomikoa berdintzea.