Itxi

Gertukoak

Askari osasuntsuak

Askari osasuntsuak sustatzen ari dira zenbait ikastetxetan

EUSKADI IRRATIA | Beñat Zamalloa Akizu

10.000 bokata banatuko ditu 'Bokata bat zure motxilan' ekimenak Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako 25 ikastetxetan

  • Eleizalde ikastolako haurrak bokata askaltzen.

    Eleizalde ikastolako haurrak bokata askaltzen.

    2:32 min
imagen player
imagen player
imagen player

10.000 bokata banatuko ditu Bokata bat zure motxilan ekimenak Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako 25 ikastetxetan. Bermeoko Eleizalde ikastolan hasi dute Lehen Hezkuntzako ikasleen artean askari osasuntsuak sustatzeko bidea. Bizkaian, kanpaina Bermeora ez ezik, Bilbora, Galdakaora, Barakaldora eta Santurtzira ere iritsiko da.

Bi haurretatik batek ez du behar bezala askaltzen; are gehiago: bostetik batek astean behin besterik ez du egiten. Eta, iaz, Eusko Jaurlaritzak azaleratu zituen datuek kezka hazi egiten dute. Adi honi: gazteen artean hamarretik zortzik ez dituzte barazkiak egunero jaten.

Nahia Zeziaga nutrizionistak haur eta gazteen elikaduraren garrantzia azpimarratu du, adin tarte horretan hazten ari direlako. Askarietan saihestu beharrekoak: opil industrialak, gailetak eta zukuak. Horien ordez, jan beharrekoak, elikagaiak berez diren horretan.