Itxi

Goiz kronika asteburua

ERRPORTAJEA

Covid-19ak hankaz-goratu zigun lehen astea: gogoan al duzu nola izan zen?

Eneritz Gorrotxategi | EiTB Media

Urtebete da etxeko itxialdia agindu zutela eta Txinan atzemandako covid-19 birusak pixkanaka aldrebestu zigun lehen astea gogoratu dugu: eskolen itxiera, osasun larrialdia, etxeko itxialdia...

  • Covid-19ak hankaz-goratu zigun 2020ko martxoaren 9ko astea.

    2020ko martxoaren 9ko astean etorri zen etxeko itxialdia.

    5:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

2020ko martxoaren 9tik 15erako astea izan da pausoz pauso gogoratu nahi izan duguna. Urruti sumatzen zen birusa baina covid-19a pixkanaka gerturatu zitzaigun eta gure eguneroko bizitza nola aldarazi zigun berritu nahi izan dugu. Eskolen itxiera, Jaurlaritzak izendatutako osasun larrialdi egoera, Espainiako Gobernuak ezarritako itxialdia...