Itxi

Efemerideak

Urriak 24

Juana Manuela Irusta: XIX. mendean bertsotan emakume ahotsez

Igotz Alkorta | EITb Media

Juana Manuela Irusta elgoibartarra katebegi bateko kide bat gehiago izan zen, emakume bertsolarien zerrenda luzean bat gehiago, nahiz eta duela gutxira arte errealitate hori erabat ezkutuan egon den. 1884ko urriaren 20an hil zen bertsolaria gogoratu dugu Eñaut Agirreren laguntzaz.

  • Emakume bertsolariak ez dira kontu modernoa.

    Emakume bertsolariak ez dira kontu modernoa.

    3:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Juana Manuel Irusta elgoibartarrak eta Pedro Mari Etxaburua asteasuarrak bertsoa zuten bizibide. Tolosan bizi zen zazpi seme-alaba zituen bikotea, modu xumean bizi ere. Senarra itsua zen eta bertsotan plazan elkarri zirika arituz ateratzen ziztuzten xoxak. Biak gazterik hil ziren tuberkulosiarekin. Irustak erakusten digu emakume bertsolarien errealitatea ez dela inondik inora oraingo kontua. XIV. mendean jada lehen erreferentziak badirela nabarmendu digu Eñaut Agirre ikerlariak, eta gainera esaldi hau bota du: "Zenbat eta atzerago historian, orduan eta nabarmenagoa da emakumeen presentzia bertsoari lotuta". XIX eta XX. mendeetan aldatu zen hori, erlijioak besteak beste eraginda kate hori ahultzen joan zen ia desagertzeraino, azken hamarkadetako berpiztea etorri den arte. Xehetasunak efemeridean.

  • kargatzen