Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Goiz kronika asteburua

ELKARRIZKETA - UKRAINAKO GERRA

Maider Gabilondo Nafarroako Unicefeko komunikazio arduraduna: "Migrazio krisi kezkagarria dugu aurrean"

Amaia Arostgei | EITb Media

Euskadi Irratiko Goiz Kronikan adierazi digu "asteak" daramatzatela errefuxiatuei harrera eman ahal izateko prestatzen. Aurreikusitakoaren arabera "5 milioi herritar" izan litezke Ukraina utziko dutenak. Ukrainako gatazka 2014an hasi zela gogorarazteaz bat,"korridore seguruak" eskatu dituzte.

  • Ukrainarrak Poloniako muga zeharkatzen

    Ukrainarrak Poloniako muga zeharkatzen

    5:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Unicef erakundeak Nazio Batuen Erakundearekin batera dihardu lanean, errefuxiatuei harrera egiteko antolaketa lanean.  Maider Gabilondok, Nafarroako Unicef-eko komunikazio arduradunak adierazi du Ukrainarekin muga egiten duten 5 herrialderen artean "5 milioi herritar" izan litezkeela euren herria utziko dutenak. Horiei guztiei gainera, "barne-desplazatuak ere gehitu behar zaizkiela" nabarmendu du. "Horiei laguntza iristea" da euren lehentasuna. Gauzak horrela, "migrazio krisi kezkagarri baten aurrean" gaudela esan du.

Ukrainako gatazka 2014an hasi zela gogorarazi du eta denbora guzti honetan "750 eskola suntsituta geratu direla" azaldu du . Hori dela eta, "haur askok egoera oso larriak" bizi dituztela azpimarratu du. "Gizakien aurkako minak saihesten erakutsi behar izaten diegu, eskolara eremu seguruetatik joan daitezen". Herrialdeko eremu batzuetan ur edo argi hornidura falta dela ere adierazi du, "egoera kezkagarria" dela berretsi du Unicef-eko arduradun nafarrak.

Honenbestez, "haurrak eta hauen familiak babestea da Unicef-en lehentasuna" dio Gabilondok. Ezinbesteko jo du "erasoa geratzea eta laguntza emateko korridore seguruak zabaltzea". Etorkizunera begira "oso kezkatuta" daudela iradoki du Euskadi Irratiko "Goiz Kronika"n eskaini duen elkarrizketan.