Mundua -

Gerra Ukrainan

Gutxienez 198 ukrainar eta 3.500 errusiar hil dira erasoa hasi zenetik, Ukrainako agintarien arabera

Gainera, Kieveko Osasun ministroak gogorarazi du koronabirusa ez dela oraindik desagertu eta ospitaleetan oxigeno eskari handia dutela.

Eraso baten arrastoak Kieven. Argazkia: EFE
Eraso baten arrastoak Kieven. Argazkia: EFE
Eraso baten arrastoak Kieven. Argazkia: EFE

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Viktor Liashko Ukrainako Osasun ministroak jakinarazi du gutxienez 198 ukrainar eta 3.500 errusiar hil direla Moskuk ostegunean erasoaldia hasi zuenetik. 

"Zoritxarrez, datu operatiboen arabera, 198 hildako ditugu, tartean 3 haur, eta 1.115 zauritu, horietako 33 adingabeak", adierazi du Facebook sare sozialean.

Ukrainako Gobernuak ematen duen bigarren hildakoen balantzea da hori, ostegunean Volodimir Zelenski presidenteak lehenengo egunean 137 hildako izan zirela iragarri ondoren.

Osasun ministroak salatu du, gainera, tropa errusiarrak terroristak direla eta anbulantzien aurka tiro egiten ari direla "nahita". Horregatik, osasun langileei balen aurkako txalekoak emateko iradoki du.

Gogorarazi duenez, gerrak ez du esan nahi koronabirusa "inora joan denik"; horregatik, ospitaleetan oxigeno eskari handia omen dute.

Bestalde, Mykhailo Podoliak Ukrainako presidentearen aholkulariak jakinarazi du Errusiako tropen artean hildakoak 3.500 direla, eta 200 atxilotu egin dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ukraina Errusia Vladímir Putin Eguneko albisteak Albisteak Errusia-Ukraina gerra