Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

CMO-Valves Bandera

Zierbenak denboraldiko lehen bandera irabazi du Pasaiako erlojupekoan

I. G. | EITB Media

19:52 minutuko denborarekin, traineru azkarrena izan da, Orio 6 segundorengatik gaindituz eta Hondarribia 11 segundorengatik.

1:27
Zierbenak irabazi du Pasai Donibanen. EITB Media

Zierbena garaile atera da larunbat honetan Eusko Label Ligako IV. CMO-Valves Banderan, erlojupeko formatuan lehiatu dena. 19:52 minutuko denborarekin, traineru azkarrena izan da, Orio 6 segundorengatik gaindituz eta Hondarribia 11 segundorengatik. Azken horrek markatu du gainditu beharreko marka bigarren txandan.

Estropadako irabazlea ohorezko txandako trainerua izan da berriro. Ipar haizeak baldintzatutako hirugarren txandan, Zierbena eta Orio izan dira bigarren txandan Hondarribiak ezarritako denbora gainditzeko gai izan diren traineru bakarrak.

Lau traineruak erritmo altuan atera dira, baina haizeak ontziak geldiarazi ditu. Ziabogara iritsi direnerako, traineru bakar batek ere ez zuen Hondarribiaren denbora gainditzen. Hala ere, azken luzean Zierbenak eta Oriok martxa bat gehiago sartu dute eta bigarren txandako denborak hobetzeko gai izan dira, askogatik izan ez bada ere.

Bestalde, Donostiarra bosgarren izan da eta Urdaibai zazpigarren.

Lehen txandan, San Juan izan da trainerurik azkarrena, 20:09 minutuko denbora eginda. Bigarren Lekittarra izan da (+7), hirugarren Kaiku (+22) eta azken Cabo (+42).

Bigarren txandan, Hondarribiak bost segundoko aldearekin gainditu du San Juanek lortutako marka, 20:04 minutuko denborarekin. Getariak hiru segundo gehiago behar izan ditu amaitzeko, Ondarroak 11 eta Lekittarrak 12.

Banderako sailkapena.

Banderako sailkapena.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia.