Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Sestaoko Bandera

Hondarribiak irabazi du Sestaoko bandera, eta Donostiarrarekin berdindu sailkapen nagusian

B. L. | EITB MEDIA

Hondarribiak eta Urdaibaik lehia estu-estua izan dute Sestaoko banderako ohorezko txandan, eta 70 ehunenengatik erabaki da bandera berdeen alde.

01:26
Hondarribiako arraunlariak arraunak altxatzen.

Hondarribiak bereganatu du Sestaoko Udalaren XXI. Bandera. Urdaibaik eta Hondarribiak berebiziko lehia izan dute ohorezko txandan eta 3. luzea hasi denerako buruz buruko norgehiagoka bihurtu da. Donostiarrak lehen ziabogaraino estropadaren erritmoari eutsi badio ere, bigarren luzean segundoak galtzen hasi da. Lehenengo bi traineruen arteko lehia gogorraren ostean, 70 ehunenengatik erabaki da bandera.

Hondarribiak 19:28.48ko denbora egin du eta Urdaibaik, berriz, 19:29.18koa. Donostiarra izan da hirugarren 17 segundora helmugaratuta.

Berdeek Donostiarrarekin puntuetara berdintzea lortu dute, nahiz eta lidergoa oraindik Torrekuaren eskuetan egon.

Eusko Label Ligako Sestaoko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media.

Eusko Label Ligako Sestaoko Banderako sailkapena. Irudia: EITB Media.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media.