Itxi

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Eusko Label Liga

Getariako Ikurrina

Urdaibairentzat Getariako Ikurrina eta Eusko Label Ligako lidertza

A. B. E. | EITB Media

Bermeoko taldeak asteburu bikaina biribildu du Getariako urtean nagusituta eta Hondarribiko Bandera irabazita. Gainera, Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan kokatu da.

1:21
Urdaibairen ospakizuna

Urdaibaik irabazi du Getariako Ikurrina igande honetan eta Eusko Label Ligako lider berria da. Bermeoko taldeak asteburu bikaina biribildu du Getariako uretan nagusituta eta larunbatean Hondarribiko Bandera irabazita.

Denetarik geratu da eta ezusteko ugari eman dira Getariako Ikurrinan. Ohorezko txandako lehen luzean parekotasuna izan da nagusi; Hondarribia izan da lehena ziabogan, segundo bat atera dio Urdaibairi, hiru Donostiarrari eta bederatzi Getariari. Bigarren ziabogara iristear zirenean, Hondarribiak lehen postuari eutsi dio, baina maniobra gaizki egin du, atzera joan eta berriz egin behar izan du, denbora pila galduz. Maniobra horrek garaipenerako aukerarik gabe utzi du Hondarribia. Urdaibai jarri da buruan bigarren ziabogaren ostean, eta amaierara arte eutsi dio lehen postuari. Bermeokoek 20 minutu eta 26 segundoko marka egin dute eta 14 segundo atera dizkiote Donostiarrari, 33 Getariari eta 35 Hondarribiari.

Gaur bigarren txandan lehiatu den Orio (20:33) izan da bigarren estropadan Urdaibairekiko zazpi segundora eta Donostiarrak (20:41) hirugarren amaitu du. Ezustekoa eman du Santurtzik lehen txanda irabazi eta laugarren postua eskuratuta, 20 minutu eta 49 segundoko markarekin. Kaiku (20:52) bosgarren izan da eta Lekittarra (20:57) seigarren. Lehen txandan eta etxean lehiatu den Getariak zazpigarren postuan amaitu du 20 minutu eta 59 segundoko markarekin. Cabo (21:00) eta Ondarroa (21:01) zortzigarren eta bederatzigarren izan dira hurrenez hurren. Estropada honetara Eusko Label Ligako lidertzan iritsi den Hondarribia (21:01) izan da hamargarren, Zierbena (21:08) hamaikagarren eta Ares (21:45) hamabigarren.

Eusko Label Ligako sailkapen nagusiko lehen postuan da orain Urdaibai 128 punturekin, bigarren den Donostiarrarekin (128) berdinduta. Hondarribia dago hirugarren postuan, 125 punturekin. Oriok 115 puntu ditu eta laugarren da sailkapenean. Azken postuetako lehiari erreparatuta, Santurztik (44 puntu) aurrerapausoa eman du, eta azken-aurreko postuan dagen arren, hamar puntu ateratzen dizkio azkena den Aresi (34 puntu).

Getariako Ikurrinako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Getariako Ikurrinako sailkapena. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Argazkia: EITB Media