Itxi

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Euskotren Liga

Chapelak uko egin dio Euskotren Ligari eta Tiran lehiatuko da maila gorenean datorren denboraldian

EITB Media

Chapelak uko egin eta Tiran maila gorenean ariko dela jakin ostean, playoffean Tolosaldeak eta Deustok borrokatuko dute 2023ko Euskotren Ligan egoteko geratzen den txartel bakarrarengatik.

  • Chapela, Orio, Donostiarra eta Arraun Lagunak

    Chapela, Orio, Donostiarra eta Arraun Lagunak, Kontxako 1. jardunaldian. Argazkia: EFE

Chapelak uko egin dio datorren denboraldian Euskotren Ligan lehiatzeari. Ondorioz, Tiranek beteko du hutsunea eta onenekin lehiatuko da 2023an.

Tolosaldeak eta Deustok jokatuko dute playoffa. Maila gorenean egoteko geratzen den txartel bakarra izango dute jokoan. Tolosaldea laugarren geratu zen Euskotren Ligan eta Deusto hirugarren izan zen ETE Ligan.