Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Emozioa

San Miguel Liga azken txanpan sartu da

Erredakzioa

Hurrengo lau jardunaldiak Bizkaian jokatuko dira eta asteburu honetan, Portugaleten eta Bilbon.

  • Hondarribia da San Miguel Ligako liderra. Argazkia: EFE

    Hondarribia da San Miguel Ligako liderra. Argazkia: EFE

San Miguel Liga denboraldi erregularraren azken asteburura iritsi da, eta taldeak azkenekoz lehiatuko dira batera. Hurrengo lau jardunaldiak Bizkaian jokatuko dira eta asteburu honetan, Portugaleten eta Bilbon. Larunbatean, 18:00etatik aurrera, XXXIII Bandera Noble Villa de Portugalete – Mundobasket 2014 jarriko da jokoan eta igandean, 12:00etan, V Bandera de Bilbao (zuzenean ETB-1en eta eitb.eus-en).

Hondarribia (161) da une honetan sailkapen nagusiko liderra. Zortzi puntuko aldea dauka Oriorekin (153), eta oriotarrak alde hori txikitzen saiatuko dira azken jardunaldietara "la Caixa" Koroa etxera eramateko aukerekin iristeko.

Bi hauen atzetik Kaiku dago (134), hirugarren postua ia ziurtaturik daukala. Cabo (95) lehia bizian da San Juan Iberdrola (94), Tiran Pereira (87) eta Portugaleterekin (84) laugarren postua eta ohorezko txandako postua mantentzeko, baina ez da erraza izango 11 punturen aldean daudelako.

Goikaldea emozioz beteta badago, behealdea ez da gutxiago izango. San Pedro (64) eta Astillero (62) bi puntuko aldean daude eta Zierbenaren bila doaz (70), Urdaibai (55) atzetik dutelarik

Sailkapen nagusia

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Arrauna